Zenbait lagunek Espainiako bandera kendu dute Orioko udaletxetik

Andrea Zipitria

Orioko udaletxea.

Aste honetako gauetako batean kendu dute Espainiako bandera. Udalak Karkarari zehaztu dionez, ekintzaren berri hedabideen bidez jakin du.

Zenbait lagunek Orioko udaletxean jarrita zegoen Espainiako bandera kendu dute aste honetako gauetako batean, zabaldu den bideo batean ikusi daitekeenez.

Udalak Karkarari adierazi dionez, ekintzaren berri hedabideen bidez jakin du udalak, eta gaiaren inguruan ez du beste informaziorik. Hona hemen Naiz egunkariak igo duen bideoa: hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide