Zubiko piboteak kendu eta argiztapenari lotutako arketak jarriko dira aste honetan

Andrea Zipitria 2023ko ira. 11a, 09:00

Lanak egin behar dituzten zubia.

Gaur bertan hasiko dira lanekin. Batetik, espaloietako piboteak kenduko dituzte, "kexa ugari" jaso baititu udalak azken urteetan. Bestetik, hainbat arketa jarriko dituzte, Gabonetan eta ospakizun berezietan zubia dekoratzeko erabiltzen diren argien instalazioa errazteko helburuarekin. Lanen iraupena hiru aste ingurukoa izatea aurreikusten da.

Gaurtik aurrera, udal-brigadak hainbat lan egingo ditu N-634 errepideko zubian. Batetik, espaloietako piboteak kenduko dituzte. Oinezkoen eta ibilgailuen segurtasunagatik jarri baziren ere, Udaletik azaldu dutenez, zubiko espaloietako piboteek "kexa ugari eragin dituzte azken urteetan". Horregatik, oinezkoen pasaera errazteko, kendu egingo ditu udal-brigadak.

Bestetik, esku-hartzea aprobetxatuz, hainbat arketa jarriko dituzte, Gabonetan eta ospakizun berezietan zubia dekoratzeko erabiltzen diren argien instalazioa errazteko.

Lanak bi fasetan

Oinezkoen pasabidea bermatzeko, bi fasetan egingo dira lanak: aurrena, ezkerreko espaloikoak egingo dira, Arraunetxearen aldekoak, eta hori bukatutakoan, tren geltokira doan espaloikoak. Lanen iraupena hiru aste ingurukoa izatea aurreikusten da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide