Hiru autok elkarren aurka talka egin dute Bilborako noranzkoan, AP-8 autobidean, Orio parean. 16:20 aldera gertatu da istripua, eta errai guztiak itxi egin behar izan dituzten arren, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi dutenez, dagoeneko ireki dute bat.
Dena den, une honetan bi kilometro inguruko ilarak daude autobidearen puntu horretan, eta horregatik, Oriotik desbideratzea gomendatu dute.