Kontxako Bandera jokatuko da igandean Donostian. Bertan izango dira Orioko gizonezko eta emakumezkoen traineruak, eta hori aitzakia hartuta, Kontxako Banderaren bueltan biltzen den Orioko arraun afizioaren inguruko argazki erakusketa osatu dute Salatxo aretoan. Bertan Oriok Kontxako Banderan lortutako hainbat lorpen daude ikusgai, baita pandemia garaiak utzitako hainbat irudi.
Argazki erakusketa ikusgai izango da hilaren amaiera arte.