Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak agerraldia egin zuen atzo goizean, Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak ikasturte politikoaren hasieran egindako lehen bileraren ostean, eta bertan jakinarazi zituen izendapen berriak. Horren harira, jakinarazi zuen Ana Priede izango dela foru aldunduko Lankidetza zuzendaria.
Aurreko bi agintaldietan Orioko Udalean PSE-EEko bozeramailea izan da Priede, eta Mendozak nabarmendu zuen "ibilbide profesional eta politiko zabala" duela. Aurrerantzean, Gipuzkoako Foru Aldundian "lankidetza deszentralizatua" deritzonean jardungo da, horretan diharduten gizarte eragileekin, gobernuz kanpoko erakundeekin, kultura erakundeekin eta bestelakoekin elkarlanean. Izendapen honekin batera, garapenerako lankidetzan jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi izan du Gipuzkoako Foru Aldundiak.