Ikasturte berria hastear da eta horrekin batera, Urola Kostako Helduen Eskola Publikoak matrikulazio epea zabaldu du. Izena eman nahi dutenek irailean 14ra arte egin ahal izango dute, goizez, 10:00etatik 13:00etara, eskolako Zarauzko bulegora joanda (Pagoeta kalea, 2. zenbakia), edo 943- 13 00 13 telefono zenbakira deituta.
Ohiko ikasketetatik aparte, Informatika Tailerra jarriko dute martxan modu praktikoan egin daitekeena. Hainbat pertsonak online bidez tramiteak egiteko, hitzorduak eskatzeko, erosketa seguruak eta abar egiteko zaitasunak dituztela ikusita, proposamen berri hori eskaintzea erabaki dute aurtengo ikasturtean.