Noemi Ostolaza jeltzale oriotarra izango da Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria. Gaur hartuko du erabakia Eusko Jaurlaritzak. Ostolazak Monika Hernando ordezkatuko du. Joan den ostiralean iragarri zuten Hernandok ez zuela karguan jarraituko.
Pedagogian lizentziaduna da Ostolaza, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko kabineteko zuzendaria izan da orain arte. Maiatzeko udal hauteskundeetan, Orioko EAJren alkategai aurkeztu zen eta, ordutik, herriko zinegotzia da. Eusko Jaurlaritzan Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean aholkulari aritua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundian ere jardun du aholkulari.