San Martin bidea ibilgailuentzat erabat itxita egongo da gaur, errepidea asfaltatzen ari direlako. Bertako bizilagunek bakarrik izango dute bidea erabiltzeko aukera, baina haiei ere erabilera ahal eta gehien murrizteko eskatu die udalak, eta ahal dela, lanorduetan ez pasatzeko.
Udalak maiatzean hasi zituen San Martin ermitarako bidea egokitzeko obrak, eta lehen fase honetan, kanalizazio lanak egin dira Lizargatetik Aldape-Arteta baserrira bitarteko zatian. Fase honetako lanak bukatzeko, errepidea asfaltatzen ari dira egunotan, eta horregatik egongo da bidea itxita. Bihartik aurrera, falta diren lanekin jarraituko dute, hesiak jartzen, errepideko seinaleak margotzen eta abar, baina errepidea zabalik dela.