Irailaren 22ra luzatu dute Ganbara sormen tailerrean izena emateko epea

Aritz Mutiozabal

Zorione Mendezek Tabakaleran haurrekin egindako sormen tailer bateko irudia. (Zorione Mendez)

Zorione Mendez sortzaileak gidatuko du, eta bi tailer mota landuko dituzte: arte plastikoak eta gorputz adierazpena.

Logistika kontuak direla medio, Ganbara sormen tailerrean izena emateko epea irailaren 22ra arte luzatu dute. Zorione Mendez sortzaile artista oriotarrak eskainiko ditu, eta bi tailer mota egingo dituzte ekimenaren barruan; alde batetik, arte plastikoak landuko dituzte, eta bestetik, gorputz adierazpena.

Izena eman nahi dutenek Mendezekin jarri daitezke harremanetan ganbara.sormentailerra@gmail.com helbidera idatzita edota 652 70 22 37 telefonora deituta. Proiektuaren inguruko xehetasunak et6a informazio zabalagoa PDF honetan dago eskuragarri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide