Abuztuaren bigarren erdian bete-betean murgilduta, oporraldiko azken egunak aprobetxatzen ari dira oriotar eta bisitari asko. Gaur goizean egunak lainotuta argitu badu ere, eguzkia ateratzerako hondartzarako bidea hartzen dute askok, eta ohikoak dira TAO makinen inguruko ilarak edo hondartzako aulki, mahai eta eguzkitakoz kargatutako herritar eta bisitarien joan-etorriak. Uda giro ederra sumatzen da, bisitariek eta herrian geratu diren oriotarrek errioaz, hondartzaz eta mendiaz gozatzeko aprobetxatzen baitute uda sasoia.