Juan Pablo Aroztegi izango da Aiako eta Orioko parrokoa irailetik aurrera

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko uzt. 20a, 12:29

Juan Pablo Aroztegi Esnaola. (Utzitakoa)

Ordiziarrak irailean abiatuko du apaiz zerbitzua Aian eta Orion, baina eguna oraindik zehaztu gabe dagoela jakinarazi dute.

Unai Manterolak San Pedro eguneko Meza Nagusian jakinarazi zuen, ikasturte berritik aurrera Donostian beteko duela bere apaiz zerbitzua Artzain Ona katedralean biziz. Hala, irailetik aurrera Juan Pablo Aroztegi ordiziarra izango da Aiako eta Orioko parrokoa. Goierritarrak 40 urte ditu, eta badu eskarmentua apaiz lanetan. Hain zuzen ere, 2018tik 2020ra Zumaiako parrokoa izan zen, Donostiako seminarioko erretore izateko deitu zuten arte.

Irailean abiatuko du Aroztegik apaiz zerbitzua Aian eta Orion, baina eguna oraindik zehaztu gabe dagoela jakinarazi dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide