Traineru denboraldiak hartu du abiada, eta herriko ontziak dena ematen ari dira egiten beste urte batez.
Arraun denboraldiari lotuta, KARKARAk galdera-erantzunen jokoa jarri zuen martxan joan den astean, eta bihar 12:00etan amaituko da lehiaketan parte hartzeko aukera.
Jokoa sinplea da: hamahiru galdera daude eta hiru erantzun posible bakoitzean, baina bakarra da zuzena. Asmatzaileen artean, Orio Arraunketa Elkarteko arropa eta Errigorako produktuez osatutako otarra zozkatuko ditu KARKARAk.