ABE ligan indartsu jarraitzen du Badok 13 traineruak, asteburuan hirugarren garaipena eskuratuta. Plentziako (Bizkaia) badian jokatu zuten larunbat arratsaldean ligako hamargarren estropada, eta "atzetik aurrerako estropada eginez", bandera eskuratu zuten beteranoek.
"Itsaso eta haize zakarrarekin, olatu artean" jokatu zuten lehia, eta garaipen horri esker, sailkapen nagusian bigarren postuan dira, lider den Fortuna donostiarrengandik soilik bi puntura. Hain zuzen, Fortunari sei segundoko aldearekin irabazi zioten estropada Badok 13koek.