Orioko gizonezkoen bigarren taldeak ezin izan dio atzoko garaipenari eutsi

Maria Maya Manterola 2023ko uzt. 16a, 12:06

Orioko gizonezkoen bigarren taldea, atzo, Orion jokatutako estropadan. (Maria Maya Manterola)

Bigarren sailkatu da Orio B, Portugalete etxekoaren ondoren. Sailkapen orokorrean liderra da Orio, 7 puntuko aldearekin.

Asteburuko bigarren hitzordua izan du Orio Bk gaur Portugaleten. Izan ere, bertan jokatu dira goizean ETE eta KAE 2 ligetako jardunaldiak, eta oriotarrak ondo aritu badira ere, ezin izan dute atzoko garaipena berretsi.

Bigarren txandan aritu da Orioko gizonezkoen bigarren taldea, eta estropada ondo hasi badu ere, Portugalete etxekoak lehen ziabogara heltzerako hartu du aurrea. Gertutik jarraitu dute oriotarrek, baina azken luzean Portugaletek alde handiagoa ateratzea lortu du, eta beraiek eskuratu dute etxeko bandera. Dena den, Orio da nagusi sailkapen orokorrean, 7 puntuko aldearekin. 

SAILKAPENA

  ELKARTEA DENBORA
Portugalete 20:27,78  
Donostiarra 20:43,85  
Orio 20:50,37  
San Juan CMO Valves 20:51,11  
Hibaika Arraun Elkartea 20:54,70  
Mutriku 21:06,59  
Astillero 21:07,89  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide