Karmengo Ama Birjinaren elizkizunean jende andana elkartu da

Maria Maya Manterola

Atzo egin zuten elizkizuna, Karmengo Amaren egunaren bezperan. Eguraldi kaskarraren ondorioz, ez zuten moilara prozesiorik egin.

Marinel familien artean ohitura duten legez, Karmengo Ama Birjinaren elizkizuna eta prozesioa egin zituzten atzo Orion. Karmengo Amaren eguna gaur bada ere, Bisiguaren Festa eta estropadak zirela eta, bezperan egin dute aurtengoan ekitaldi jendetsua. 

18:00etan elizkizuna egin, eta jarraian, Karmengo Ama Birjina eliza atarira atera zuten. Hasiera batean prozesioa egin behar zuten moilara, baina eguraldi kaskarraren ondorioz, zimitorioan dantzatu zuen agurra Harribil dantza taldeko dantzariak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide