Gure Zirkuak astelehenetik aurrera jarriko ditu salgai Orioko emanaldietako sarrerak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko uzt. 16a, 10:49

Gure Zirkua Muntoko zelaian jarriko du karpa.

Abuztuaren 4tik 26ra, ostegun, ostiral, larunbat eta igandetan eskainiko du emanaldia Gure Zirkuak Orion.

Gure Zirkua Orion izango da abuztuan, eta hamasei emanaldi eskainiko ditu abuztuaren 4tik 26ra bitartean. Ostegun, ostiral, larunbat eta igandetan izango dira saioak 19:00etan, eta abuztuaren 13an eta 19an, igandearekin, saio bikoitza eskainiko dute bata 12:00etan eta bestea 19:00etan.

Gure Zirkuak sare sozialen bidez jakinarazi du astelehenetik aurrera internet bidez salgai jarriko dituztela abuztuan Orion egingo dituzten emanaldietarako sarrerak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide