Bi egun besterik ez dira geratzen Bisiguaren Festa hasteko, eta aurten ere arrakastatsua izango da jaia. Izan ere, dagoeneko ez da geratzen asteburuan zehar plazan izango diren otorduetarako txartelik. Gainera, turismo bulegoko kideek zehaztu dutenez, gehientsuenak lehen egunean saldu ziren; haien arabera, afaritarako txartelek izan dute eskari handiena.
Kontuak kontu, otorduez gain, baina, beste hainbat jarduera ere bilduko ditu programak. Marmitako herrikoia eta Orioko elkarte gastronomikoen arteko lehiaketa izango dira horien artean nabarmenenak, eta Urdaira eta Satxota sagardotegietako uzta dastatzeko aukera ere izango da.
Hona hemen egitaraua osorik:
Uztailak 14, ostirala
17:00-19:00. Haurrentzako tailerrak Mutiozabal Txoren ontziolan, Albaola Itsas Faktoriaren eskutik.
20:00. Aurkezpen ekitaldia plazan eta aitortza omenduari.
21:00. Afaria.
Uztailak 15, larunbata
12:00. Sagardo dastaketa.
12:00. Marmitakoa.
14:00. Bazkaria.
21:00. Afaria.
Uztailak 16, igandea
12:00. Bisigu lehiaketa.
14:00. Bazkaria