Eskualdeko enpresen faktura energetikoa murrizteko galdetegia prestatu du UKUEk

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uzt. 8a, 09:30

Helburua da enpresen egoera energetikoaren analisia egitea, eta, ondoren, bakoitzari egokitutako aholkuak eskaintzea energia eraginkortasuna hobetzeko.

Urola Kostako Udal Elkarteak energia aurrezteko eta ekonomia zirkularra sustatzeko egitasmoa jarriko du martxan eskualdeko zerbitzu eta industria enpresek energia alorrean dituzten beharrak antzemateko eta horien eraginkortasuna hobetzeko. Horretarako, aipatu enpresen faktura energetikoa murriztera bideratutako galdetegia prestatu du, ondoren,  laguntza teknikoa eta aholkularitza eskaintzeko bakoitzari.

Hori horrela, galdetegia online betetzera animatu ditu enpresak Udal Elkarteak. Behin erantzunda Udal Elkarteak berak joko du enpresen jabeengana dohain edo kostu txikiarekin hartu ditzaketen neurri eraginkorrak eta berriztagarriak zein diren zehazteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide