Bihar 'Ghau' ikuskizuna izango da Mutiozabal plazan

Andrea Zipitria

Ghaoren 'Murru bat' lanaren bideoklipa.

Mutiozabal plazan izango da emankizuna, 19:30etik aurrera.

Udako kultur programako lehen saioa izango da Ghau ikuskizuna. Bihar eskainiko dute Gartxot Unsain musikariak eta Jaiotz Osa dantzariak, Orioko Mutiozabal plazan, 19:30etik aurrera.

Unsainek 2018an sortutako proiektua da Ghau; musika du oinarri, eta artearen aniztasuna defendatzea eta diziplina ezberdinen arteko nahasketa egitea ditu helburu. Proiektuaren bigarren lana da Arin Nira, martxoan aurkeztutakoa, eta Osarekin batera, azken lan hau taularatuko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide