Gordailuan pilatutako bizikletak Ayuda Contenedores erakundeari eman dizkio udalak

Julene Frantzesena

Udaltzain bat eta Ayuda Contenedoreseko ordezkari bat Orioko Udalaren gordailuaren atarian. (Orioko Udala)

Udaltzaingoaren gordailuan pilatutako ibilgailuen dohaintza egiteko hitzarmena sinatu dute Gorbenuz Kanpoko Erakundeak eta udalak. Zehazki, 28 bizikleta, hiru triziklo eta haur kotxe bat bidali ditu udalak Iruñera, Ayuda Contenedoresen egoitzara.

Udaltzaingoaren gordailuan pilatutako bizikletak Ayuda Contenedores Gobernuz Kanpoko Erakundeari (GKE) eman dizkio Orioko Udalak. Dohaintza egiteko hitzarmena sinatu dute bi erakundeek, ibilgailuei irtenbide "egokia" emateko xedez.

Zehazki, 28 bizikleta, hiru triziklo eta haur kotxe bat bidali ditu udalak Iruñera, Ayuda Contenedoresen egoitzara. Erakunde horretako kideek jasotako materiala errebisatuko dute, eta egoera onean dauden ibilgailuak beharra duten herritarrei eskainiko dizkiete. Aldiz, egoera kaskarrean daudenak, birziklatu egingo dituzte.

Herriko garbitasuna eta bizikletentzako aparkalekuen erabilgarritasuna bermatzeko, kalean abandonatutako bizikletak eta gurpildun gailuak jaso egiten ditu Udaltzaingoak Orion. Ibilgailu horiek epe batez gordeta izaten dituzte, baina inork erreklamatzen ez baldin baditu, bertan geratzen dira. Hain zuzen, herrian sortutako hondakinak berrerabiltzea eta birziklatzea sustatzea nahi du udalak, baita egoera zaurgarrian dauden herritarrei laguntzea ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide