15:00ak pasatxo Aita Lertxundi kalea jendez bete da Frantziako Tourreko txirrindularien esperoan. Zenbaezinak izan diren antolakuntzako moto eta automobilen ondotik heldu dira txirrindulariak Oriora, uste baino beranduago azkenean; 15:40an iritsi baitira lehenak. Hain zuzen ere, tropela baino bi minutu pasatxo lehenago iritsi dira, Neilson Powless mendiko sailkapeneko liderra eta Laurent Pichon frantziarra. Ondoren iritsi da tropela.
Berandu iritsi diren arren, gogotsu hartu dituzte txirrindulariak eta giro paregabea sortu da. Txalo eta ikurrina artean jaso dituzte guztiak. Asko penaz geratu dira, ziztu bizian igaro direla argudiatuz.