Donosti Cup futbol txapelketaren partidak jokatuko dituzte egunotan Mendibeltz zelaian

Andoni Elduaien

Iazko txapelketako partidetako baten irudia. (Mikel Eizagirre)

Larunbatera bitartean jokatuko dituzte futbol partidak Mendibeltz futbol zelaian. Orion bezala, eskualdeko beste lau herritan ere jokatuko dituzte; hain zuzen, Azpeitian, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian.

Martxan da Donosti Cup futbol txapelketa, eta iaz bezala, aurten ere Orion jokatuko dituzte txapelketa horren partidak. Bihartik larunbatera, hilak 8, bitartean jokatuko dituzte partidak Mendibeltz futbol zelaian. Aurten, 23 herrialdetako 863 talde bilduko ditu txapelketak eta horietako batzuk Azpeitian izango dira aste honetan.

Orioko Mendibeltzen bezala, eskualdeko beste zenbait herritan ere jokatuko dituzte txapelketaren partidak. Zehazki, Azpeitiko Garmendipe, Zarauzko Asti, Zestoako Iraeta eta Zumaiako Aita Mari futbol zelaietan arituko dira Euskal Herriko eta nazioarteko dozenaka talde.

Hona hemen Orion jokatuko diren partida guztien zerrenda:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide