Ikurrinak eskuetan, oriotarrak kalera atera dira tourreko karabanari ongietorria egitera. 13:32ean zegoen aurreikusita zita, baina pixka bat beranduago pasatu da karabana deigarria Oriotik. Dena den, merezi izan du itxaroteak, askotariko opariak banatu baitituzte bertaratu diren herritarren artean; tartean, biserak, arkatzak eta boligrafoak, gozokiak eta edariak.
Txirrindulariak 15:20an sartuko dira Orioko herrigunera, eta dagoeneko hainbat zale Orioko Bentarako bidean dira haien esperoan.