Tourreko zaleak iritsi dira Bentarako bidera

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 3a, 12:03

Tourra iristeko ordu batzuen faltan, Bentarako bidean zaleak daude jada. Izan ere, errepideak 12:00etan ixten zituzten, eta lehenago joan behar izan dute puntu horretara. 

12:00etan puntuan itxi dituzte errepideak Orion, eta hori baino lehen hainbat zale Bentarako bidean jarri dira jada tourra iristeko esperoan.

Esan bezala, pelotoia herrira sartzea aurreikusten da 15:20ean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide