PORRA: zenbatgarren amaituko dituzte arraun ligak oriotarrek?

Karkara

Aurten ere antolatu du KARKARAk arraun porra. Galdera, hauxe: zenbatgarren postuan amaituko dituzte oriotarrek Euskotren, Eusko Label eta KAE2 ligak?

Sari ederra lortuko du porraren irabazleak: bi lagunentzako otordua Xixario erretegian + Koolore surf modako arropak. 

Porretan parte hartzeko aukera uztailaren 1ean zabalduko da, eta abuztuaren 1ean amaituko da, 12:00etan.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

HEMEN PARTE HARTU PORRAN

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zumaiarrena egiteko, BALEIKE.EUSera sartu. Zarauztarrena egiteko, sartu ZARAUZKOHITZA.EUSera. Getariarrena egiteko, berriz, sartu UROLAKOSTA.HITZA.EUS atarian.

Zorte on!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide