Azken egunetako gorabeheren ondoren, normaltasuna itzuli da Orioko Antilla hondartzara. Gainera, bertara gerturatzeko egun ezin aproposagoan egin du, zeren, uda beteko giroa egiten du, eguzkitsu eta bero.
Udalak azaldu duenez, Osakidetzak jakinarazi dio egindako analisien emaitzek erakutsi dutela uraren kalitatea "normaltasun egoerara" bueltatu dela, eta ondorioz, altxatu egin dutela bainatzeko debekua. Gogoratu, enterococos intestinalis bakterioaren maila onartutakoa baino altuagoa zelako galarazi zutela bainua atzo eta joan den asteartean Antillan. Nolanahi ere, gorabehera horiek aintzat hartuta arretaz bainatzea gomendatzen du Osakidetzak, eta bainuaren ondoren dutxa hartzea.