Joan den asteaz geroztik martxan da aurtengo traineru denboraldia, KAE1 eta ETE ligetako lehenengo estropadak dagoeneko jokatu baitituzte. Bada, gaur KAE2ko ligari ere ekingo diote eta bertan parte hartuko duten taldeen artean izango da Orio Arraunketa Taldeko gizonezkoen bigarren trainerua. Mutrikun (Gipuzkoa) izango dute lehenengo estropada hori eta 17:00etan hasiko da.
TKEko Eusko Label eta Euskotren ligan aritzen diren Orioko bi talde nagusiek, berriz, datorren asteko asteburuan aizango dituzte ligako lehen hitzorduak, uztaileko lehenengo egunean, hain justu ere. Galizian jokatuko dituzte lehenengo bi jardunaldiak eta Cidade da Coruñako VII Bandeira irabazteko lehian ariko dira.