Sorgin dantzarekin eman diote hasiera udari Orion

Mireia Galarza Bastida

22:00ak aldera iritsi ziren Harribilko kideak Ikastola aurreko plazara, baina hori baino lehenago kalejira egin zuten herrian zehar.

San Joan bezpera izan zen atzo, eta ohi bezala, Harribil dantza taldeak sorgin dantza egin zuen uda hasiera ospatzeko asmotan.

22:00ak aldera iritsi ziren Harribilko kideak Ikastola aurreko plazara, baina hori baino lehenago kalejira egin zuten herrian zehar. Hain zuzen, 21:00etan abiatu ziren sorginak Kosta tailerretik herrian kalejira egiteko. Eguraldi ona lagun, dozenaka eta dozenaka lagun inguratu ziren San Joan Berde egunez egiten duten dantza eta sua ikustera.

(Argazkiak: Mireia Galarza Bastida eta Ander Edo)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide