San Joan bezpera urteko egunik luzeena eta gaurik motzena dela esan ohi da, eta horri irtenbidea emateko gaur gauean Etxeluzen gaua luzatzeko aukera egongo dela jakinarazi dute. Izan ere, sorgin dantza bukatu ondoren, gauerdian hasita Orioko Hereje Fighters reggae taldeak kontzertua emango du gaztetxean. Costa Rican bizi den Iñaki Etxeberria taldeko kideak oporraldia pasatzera bueltatu da jaioterrira, eta lagun taldeak aprobetxatu du elkartu eta kontzertua eskaintzeko. Herritarrak kontzertura gonbidatu dituzte zuzeneko reggae musikaz gozatzeko.