Balkoiak eta erakusleihoak girotzeko deia egin dute Arrantzale Eguneko antolatzaileek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

2019an egindako Arrantzale Egunean parte hartu zuten hainbat kide. (Utzitakoa)

Uztailaren 1ean egingo den Arrantzale Eguneko antolatzaileek festa parte-hartzailea izatea nahi dute.

Arrantzale Eguna antolatzen ari den taldeak festa parte-hartzailea sustatu nahi du herrian uztailaren 1ean. Hori dela eta, gogoratu dute jaian parte hartzeko hainbat aukera daudela: dantzan, abesbatzarekin, figurante bezala... Jendearen "erantzuna oso ona" izaten ari dela nabarmendu dute, eta azken eskaera bat egin nahi diote herriari: "etxeetako balkoiak, komertzioetako erakusleihoak... arrantza munduan girotuta apaintzea". Hala, oriotarrak herria apaintzera animatu dituzte, uztailaren 1ean herria arrantzale giroan bete-betean murgildu dadin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide