Antillan bainua hartzea galarazi dute

Maria Maya Manterola

Osasun Sailak debekatu du bainua hartzea, urak araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak puntualki ez betetzeagatik.

Osasun Sailak jasotako ur analisiaren emaitzen arabera, E.coli bakteriak onartutako muga gainditu du Antilla hondartzako uretan, eta beraz, bainua eta uretako bestelako jarduerak debekatuta egongo dira hondartzan bertan zein errioan.

Etzi, osteguna, beste lagin baten emaitzen berri izango du Osasun Sailak, eta gutxienez ordura arte itxaron beharko da uraren kalitatea bainua hartzeko modukoa den ala ez jakiteko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide