Ostiralean emango diete hasiera Anibarko Portuko jaiei, buruhandiekin eta trikitipoteoarekin, eta larunbatean egun osoko jaia izango da, goizean hasi eta gauera arte luzatuko den festa antolatu baitute auzo elkarteko kideek. Jaietako egitarauaz gain, ordea, ohitura bihurtu da Anibarko Portuko jaietan 3x3 Futbol Txapelketa egitea, eta aurten ere antolatu dute. Partidak izango dira ostiralean 18:00etan, eta larunbatean 10:30ean. Semifinalak eta finalak, berriz, larunbat arratsaldean jokatuko dira, 17:00etan hasita. Izen-ematea doakoa da, eta bertan parte hartu nahi duten 696 53 55 15 telefono zenbakira deitu edo whattsapa idatzi behar dute. Gaur izango da izena emateko azken eguna
ANIBARKO PORTUKO FESTETAKO EGITARAUA
Ekainak 23, ostirala
- 20:00. Buruhandiak eta trikipoteoa
Ekainak 24, larunbata
- 11:00. Diana Alaitz eta Ander trikitilariekin
- 11:00. Puzgarriak eta apar-festa
- 10:30. Jubilatuen hamaiketakoa Kaiua tabernan.
- 12:30. Sardina-jana eta sagardoa txotxean.
- 13:30. Tortilla-patata lehiaketa eta dastaketa.
- 14:30. Lagun arteko bazkaria. Nork bere bazkaria eramango du eta parrilla izango da.
- 16:30. Haur-jolasak, puzgarriak eta txokolate-jana.
- 21:30. Lagun arteko afaria. Nork bere bazkaria eramango du eta parrilla izango da.
- 22:30. DJ Aros