Atorrasagasti eta Pikabea pilotariek finala jokatuko dute gaur Lazkaoko Albizu-Andonegiren aurka

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko eka. 16a, 12:31

Atorrasagasti eta Pikabea pilotari gazteak. (Orioko pilota elkartea)

Orioko pilota elkarteak herriko pilotariak animatzera gonbidatu ditu oriotarrak. Partida gaur arratsaldean izango da, 19:00etan hasita, herriko frontoian.

Orioko pilota elkarteko Kimetz Atorrasagasti eta Urko Pikabea pilotari gazteek gaur arratsaldean Udaberri txapelketako 1. mailako finala jokatuko dute Lazkaoko LAPKE klubeko Albizu-Andonegi bikotearen kontra. Partida 19:00ean izango da Orioko pilotalekuan. Jarraian, infantilen 1. mailakoa izango da.       

Bestalde, Joseba Aranburuk Gipuzkoako Nagusien 2. Mailako lau terdiko finalerdia jokatuko du larunbatean Elgoibarren Txurruka pilotariaren kontra. Egun berean Lorenz Orbegozok, Unai Albeniz bikote duela, Usurbilgo txapelketako finalerdia jokatuko du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide