Irudietan: Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketa

Andrea Zipitria 2023ko ekainaren 10a

Orio Eragin Eskubaloi Klubak antolatuta, hasi dira gaztetxoak partidak jokatzen. Eguraldia lagun, giro bikaina ari da izaten. Gaur eta bihar, egun guztian zehar izango dira norgehiagokak.

Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketaren hirugarren edizioa jokatzen ari dira Orioko Antilla hondartzan. 09:30ean hasi dituzte lehen partidak eta gaur egun osoan zehar izango dira norgehiagokak, gaur eta bihar.

Eguraldia lagun, giro bikaina ari da izaten. 60 elkartetako jokalariak zeuden asteburu honetako zitara deituta.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide