Boluntario gisa aritu diren Orioko eta inguruko herrietako hainbat lagunek boluntariotzari buruzko hitzaldia antolatu dute ekainaren 8an, ostegunarekin.
Kultur etxean izango da hitzaldia, 19:00etan hasita, eta bertan boluntario lanak nolakoak diren azalduko da. Guztira, sei elkartek hartuko dute parte.
Hauek izango dira hizlariak:
- Joxe Mari Lizaso eta Izaskun Maiz (Caritas)
- Ana Belen Juaristi (Orizarautz)
- Lamat Ali, Rafaa Ali eta Fatimetou Ahmed (Sahara)
- Nerea Lopetegi (Afrikan Kooperatzen)
- Ainara Zamakola (Giving Smiles proiektua)
- Amagoia Iribar eta Ane Garcia (Mukwano Lagun)
Janari-bilketa
Ekainaren 9, ostiralarekin, berriz, beharrean dauden familientzako janaria biltzeko gune bat jarriko du Orioko Caritasek herriko plazan, 17:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek azaldu dutenez, esnea eta olioa dira gehien behar diren elikagaiak, eta ondoren, arroza, lentejak, arrain–kontserbak eta txokolatea.