Orioko Udalak egokitzapenak egingo ditu Antilla hondartzan kontzesioan dituen ostalaritzako hiru tabernetan. Orioko Barra, Mola Mola eta Balea establezimenduetan, hain justu ere.
Lanen helburua da eraikinen isolamendua hobetzea eta autokontsumorako energia ekoiztea. Horretarako, aste honetan bertan hasi dituzte lanak, eta lehen fasean, teilatuak berrituko dira eta plaka fotovoltaikoak jarri. Aurrerago, behin udako denboraldia amaituta, beste lan batzuk egingo ditu: terrazetako lurra aldatu, komunen irisgarritasuna bermatu, sotoetako hezetasunak konpondu eta aldagelak berritu.
Lanak Unebide enpresak egingo ditu, eta 230.480 euroko kostua izango dute.