Udal eta foru hauteskundeak 2023

Noemi Ostolaza: "Beti herriaren eta herritarren alde egingo dugu lan"

Erredakzioa

Orioko EAJko alkategai Noemi Ostolaza Karkararen bulegoan izan da arratsaldean herritarrek egindako galderak. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Noemi Ostolazak erantzun ditu Karkarako irakurleek egin dizkioten galderak. 19 galdera egin dizkiote eta guztiak erantzun ditu EAJko alkategaiak.

Orioko EAJren alkategai Noemi Ostolaza Karkarako egoitzan izan da gaur arratsaldean, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) igandeko udal hauteskundeen atarian prestatu duen elkarrizketa digitala egiten. Herritarrek 19 galdera egin dizkiote Ostolazari eta honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa digital osoa. Gai asko izan ditu hizpide: EAJk aurreko agintaldian egin dituen proposamenak, saihesbidea, memoria historikoa, euskara, txakurren gaia, hezkuntza eta parke estalia, besteak beste. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide