Orioko Udala erdi mailako kultura eta festetako teknikaria ordezkatzeko pertsona baten bila dabil

Andrea Zipitria

Hautaketa prozesua Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek maiatzaren 31 arte daukate aukera izena emateko.

Orioko Udala erdi mailako kultura eta festetako teknikaria ordezkatzeko pertsona baten bila dabil. Hautaketa prozesua ireki dute jada, lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek maiatzaren 31 arte izango dute aukera izena emateko.

Eskaintzaren kodea 162023005774 da eta eskaintzaren xehetasunak hemen daude eskuragarri.

Lanpostuak ezaugarri hauek izango ditu:

  • Izena: Erdi mailako kultura eta festetako teknikaria
  • Sailkapen taldea: A2
  • Destino osagarria: 17
  • Hizkuntza eskakizuna: 4. HE (lehenetsi egingo da, baina gutxieneko puntuazioa eskuratzen duenik ez badago, 3. HE eskakizuna onartuko da)
  • Lanaldia: %100
  • Ordutegia: Ohiko lanaldiaz gain (astelehenetik ostiralera 08:00-15:20)  festetan eta kultur ekitaldietan orduz kanpo lan egin beharko du eta horregatik %9ko dedikazioa ezarri zaio.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide