Herrio Natur Taldeak landare inbaditzaileak erauzteko topaketa egin zuen igandean, eta antolatzaileek azaldu dutenez, "jende mordoxka" bildu ziren goizetik, eta hiru orduz ibili ziren landare inbaditzaileak erretiratzen kirol portuaren alboko duna eremutik. Hain zuzen ere, "Oenethera generoko landare inbaditzailea duna zati horretan asko zabaldu da azken urteetan" eta horixe kendu zuten, batik bat.
Udaleko kamioia erabili zuten, baina "hura azkar bete genuen eta bertaratutakoak lanerako gogoz zeudenez, bide bazterretan pilatutako landare inbaditzaileak ere kendu genituen", jakinarazi dute antolatzaileek
Herrio Natur Taldeak eskerrak eman dizkiete bertaratutako guztiei; "esku asko behar dira horrelako ekintza bat egiteko eta laguntzarik gabe ezin izango genuke gauzatu".
(Argazkiak: Herrio Natur Taldea)