Mundakako beteranoen estropadako garaile izan da Badok13

Andrea Zipitria

Mundakako estroapadan Badok13. (Badok13)

Badok13 A ontziak 11:04,66 denborarekin lortu zuen garaipena asteburuan. Orioko beteranoen bigarren taldeak hamabosgarren amaitu zuen jardunaldia. 

Beteranoen La Salve ligako jardunaldia jokatu da asteburu honetan Mundakan, eta Badok13 A ontziak garaipena lortu zuen bertan, 11:04,66 denborarekin. Haren atzetik izan ziren Pontejos eta Getxo.

Hemezortzi ontzi lehiatu ziren, guztira, eta Orioko beteranoen bigarren taldeak hamabosgarren amaitu zuen jardunaldia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide