Maiatzaren 21ean, igandearekin, Orioko kirol-portuaren alboko duna-eremuko landare inbaditzaileak erauzteko deialdia egin du Herrio Natur Taldeak. 10:30ean jarri dute hitzordua, kanpinaren sarreran, eta laguntzeko prest dauden herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte ekimenean parte hartzera.
Lorezaintzako eskularruak eramateko eta bizikletaz gerturatzeko gomendioa egin dute.