Goizean goizetik Danbolin Musika Eskolako ikasleek herriko kaleak hartu dituzte. Plazan bildu dira eta dantza zein musika ikasleek saioa eskaini dute. Eguraldi eskasa izan den arren herritar asko gerturatu dira bertara, eta giro bikaina sortu da.
Arratsaldera arte luzatuko da festa. Izan ere, herriko plazan bazkaria egingo dute eta ondoren etorriko da karaokea