Banatu dituzte eskola-umeen literatur lehiaketako sariak

Andrea Zipitria 2023ko mai. 13a, 13:44

Berrikuntza gisa, herriko plazan izan da aurtengo eskola-umeen 36. literatur eta marrazki lehiaketaren sari banaketa. Lan sarituen egileek liburu eta oroigarri bana jaso dute. 

Orioko Udalak antolatzen duen eskola-umeen 36. literatur eta marrazki lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zuten atzo herriko plazan, eta sariren bat irabazi duten ia haur eta gaztetxo guztiak bertan izan ziren saria jasotzen. Aurten, gainera, berrikuntza gisa, ekitaldia plazara eraman dute. 

Sariak banatzen Anuska Esnal alkatea eta Euskara batzordeko kideak aritu ziren; eta lan sarituen egileei liburu eta oroigarri bana eman zieten, aurtengo lan sarituak jasotzen dituen liburuaren ale banarekin batera.

Ohiturei jarraiki, sari banaketa ekitaldian aurkeztu zen aurtengo lanik onenak biltzen dituen liburua. 100 orrialde inguru ditu, Orioko ume eta gaztetxoek egindako ipuin, olerki eta marrazkiak biltzen dituen liburuak.

Aurtengo liburuaren hitzaurrea Ainhoa Mugikak egin du eta azala, berriz, Maria Ikutzak.

 

LH3

OLERKIAK
Natura ezagutzen. Laiene Erkizia Etxaniz
Haserrea. Zirats Gonzalez Allende
IPUINAK
Krixki sagutxoaren istorioa. Jare Antero Grefa
Manex, Kilian eta basoko iratxoa. Kilian Etxeberria Iribar
MARRAZKIAK
Naser Cherhl Ibargoien
Laia Garrido Elustondo
Markel Maiza Etxezarreta
Alen Redondo Britt

LH4
OLERKIAK
Zergatik. Arhane Fuentes Mugika
Amona. Amets Loidi Etxabe
IPUINAK
Mozorro festa. Iñaki Aranzasti Iturbe
Abentura bat Txinan. Ihintza Izulain Bordagarai
MARRAZKIAK
Maria Ikutza (azaleko marrazkia)
Oinatz Arrozpide Blanco
Irati de la Canal Otamendi
Arhane Gonzalez Allende
Haitz Larrañegi Paredes

LH5
OLERKIAK
Familia. Elene Etxabe Elustondo
Aliron. Malen Etxeberria Erzilla
IPUINAK
DJak Oriotik mundura. Malen Eskudero Leunda
Korapiloak nire buruan. Mariana Isabella Hernandez Alcarcon
MARRAZKIAK
Mahayub Bachir Mohamed
Aiala Bidasoro Gaztelumendi
Maren Larrarte Juan
Ninbe Priego Peña

LH6
OLERKIAK
Bizitza. Malen Olaskoaga Etxeberria
Basoa. Itxaso Zaldua Peña
IPUINAK
Cairo. Irati Sarasketa Ujvari
Bikiak eta botila misteriotsua. Amaiur Urdangarin Egibar
MARRAZKIAK
Harkaitz Agirrezabalaga Agirre
Hassan Ali
Nahia Amilibia Sorrondegi
Itxaso Zaldua Peña

DBH1
OLERKIAK
Neguak dakarren hotza. Ander Anton Pazon
Mundua zaindu dezagun. Unai Goikoetxea Gaztelumendi
IPUINAK
Itzalen erreinua. Iraia Peña Fernandez
Gabonen bila. Irati Txintxurreta Goikoetxea
MARRAZKIAK
Alex Barranco Albeniz
June Duran
Iraia Peña Fernandez
Ass-Malick Ndoye Thiam

DBH2
OLERKIAK
Abenduaren 18a. Oier Iruretagoiena
Gure ibaia. Axel Atorrasagasti Pikabea

IPUINAK
Arrautza frijitua. Nadir El Maimouni
Bi pertsonen bizitza. Irena Maciejewski
MARRAZKIAK
Oier Iruretagoiena Iribar
Monika Serobian
Aimar Soriano Rojas
Paula Veiga Morales

DBH3
OLERKIAK
Udako ilunabarrak. Leire Alberdi Aragoneses
Nik pentsatzen dut. Hector Xabier Gonzalez
IPUINAK
2, 42. Ander Uranga
Mugikorraren zuloan. Elene Urrestilla Uranga
MARRAZKIAK
Daniela Bernedo Amilibia
Jinhan Chen
Hodei Gastiain Gurrutxaga
Araitz Aizpitarte Iriondo

DBH4
OLERKIAK
Agur. Uxue Etxeberria Erzilla
Bizitzaren pantaila. Lander Lazkanotegi Arriaga
IPUINAK
Izan ez ginen guztia. Rosa Pilar Flores
Ametsetako lorategia. Klara Puertas Rementeria
MARRAZKIAK
Victoria Conejo Pzrybysz
Iraia Perez Gozategi
Ibai Solaberrieta Moreno
Fabio Cauâ Souza Brizeño

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide