Joan den larunbatean egindako botadura-ekitaldiarekin lehen ikasturtea itxi du Mutiozabal ontziolak. Hala, udaletik iragarri dutenez lanean hasi da dagoeneko Mutiozabal ontziolaren proiektua kudeatzen duen Albaola Itsas Kultur Faktoria.
Ikasleekin lanean jarraitzea da asmoa, eta horretarako datozen asteetan egokitzapen batzuk egingo zaizkio ontziolaren eraikinari berari, neguko hilabete hotzetan ikasleek barruan lan egiteko aukera izan dezaten. Nolanahi ere, Albaolak ontziolan lanean jarraituko du lanek irauten duten bitartean, eta udan haurrentzako tailerrak eta beste hainbat ekitaldi antolatuko ditu. Datak zehazteke daude oraindik.