Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 20. edizioko filmak ikusteko aukera izango da Orion, hilaren 18an. Kultur etxeko areto nagusian emango dituzte aurtengo jaialdiko film laburrak, 18:30ean hasita.
Sarrerak aurrez erosi beharko dira. Dagoeneko eskuragarri daude kultur etxean, hiru euroan.
Zinegoakek eta Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak antolatu dute ekimena, eta momentuz ez dago zehaztuta proiektatuko diren ikus-entzunezkoak.