Erremontari Herriz Herri Txapelketaren partidak jokatuko dituzte Orioko pilotalekuan hilaren 12an, ostiralarekin. 19:00etan hasiko da lehen norgehiagoka, Zaldua II eta Apezetxea arituko dira, batetik, eta bestetik, Loitegi eta Odei. Bigarren partidan berriz Goikoetxea V eta Barrenetxea IV lehiatuko dira Aldabe eta Juanenearen aurka.
Sarrera bakoitzak bost euro balioko du, baina hamasei urte azpikoek doan izango dute. Zentzu honetan antolatzaileek azaldu dute maiatzaren 15ean, Galarretan jokatuko den Erromontari telesailaren grabaketa zuzenean ikusteko aukera izango dutela oriotar guztiek, doako sarrerarekin.