Hauteskundeen atarian, Orioko EH Bilduk datozen lau urtetarako programa aurkeztuko du hilaren 11n, ostegunarekin. "Lau urte hauek gogoz aritu gara lanean eta, pixkana-pixkana, beste Orio bat egiteko bidea egiten hasi gara. Orain, hasitako bideari jarraipena emateko nolako Orio nahi dugun azaldu nahi diegu herritarrei", azaldu du EH Bilduk ohar bitartez.
Arratsaldeko 20:00etan izango da programa aurkezpena. Saioa irekia da eta beraz, oriotar guztiei luzatu diete gonbidapena.