Igande honetan Oriotik igaroko da Itzulia Women 2023 txirrindulari proba

Andrea Zipitria

Hondartzako irteera moztuta egongo da, 18:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera.

Itzulia Women 2023 txirrindulari probaren hirugarren eta azken etapa Oriotik pasatuko da hilaren 14an, igandearekin. 

Hain zuzen ere, txirrindulariek Donostiako Klasikoaren ibilbidea egingo dute; 114,8 kilometro izango ditu etapak. Bada, txirrindulariak Igeldotik iritsiko dira Oriora, Txanka-hondartzako bidetik barrena, Ortzaikako errotondaraino egingo dute bidea eta handik Usurbil aldera hartuko dute.

Horregatik, hondartzako irteera errepidea moztu egingo dute ordubetez. Aurreikusten da 18:00etatik 19:00etara bitartean itxiko dela. Tarte horretan, ibilgailuek Ibaiondotik barrena atera beharko dute herritik, eta Donostiarantz joan nahi izanez gero, Zarautza jo beharko dute, autopista hartzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide