San Pedro jaietako programa antolatzeko bigarren bilera egingo da etzi

Andrea Zipitria 2023ko mai. 8a, 14:44

Bigarren bilera kultur etxean izango da, eta jaien prestaketan zein interesa duten herritarrei luzatu diete bertaratzeko gonbita.

Maiatzaren 10ean, asteazkenarekin, San Pedro jaiak antolatzeko festa-batzordearen bigarren bilera irekia egingo du. Hain zuzen, 19:30ean izango da, kultur etxean.

Antolatzaileek, jaien prestaketan parte hartu nahi duen orori ez ezik jaietan, besterik gabe, interesa duten guztiei ere luzatu diete bertaratzeko gonbita. 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide