Gaur goizean, 11:00 inguruan, auto istripua gertatu da N-634 errepidean, Orio parean. Motorzale batek eta ibilgailu batek elkar jo dute 11. kilometroan, Bilboko noranzkoan. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, autoaren gidariak ez du minik hartu, baina motorraren gidaria ospitalera eraman dute zaurituta. Istripuaren ondoren, errepidea ordu eta erdiz itxita egon da, eta auto ilarak sortu dira, baina 12:30ak ingururako bere onera bueltatu da zirkulazioa.